NE CHANGE RIEN

NE CHANGE RIEN

Dokumental honek Jeanne Balibar aktorearen, Philippe Morel soinu-ingeniaren eta Pedro Costa zinemagilearen arteko adiskidetasunean du oinarri. Jeanne Balibar entseguen eta grabazioen artean bizi den abeslaria da, rock kontzertuetan eta kantu lirikoetan, Sainte-Marie-aux-Mineseko atiko batetik Tokioko kafetegi batera, Johnny Guitarrengandik Offenbachen Péricholera.

Areto orria

2011/12/20 · NE CHANGE RIEN · Portugal · 2009 · 98 min · Zuzendaritza: Pedro Costa · Gidoia: Pedro Costa · Argazkia: Pedro Costa · Muntaketa: Patricia Saramago · Ekoizpena: Abel Ribeiro Chaves · Aktoreak: Jeanne Balibar ∙ Rodolphe Burger ∙ Hervé Loos ∙ Arnaud Dieterlen ∙ Joël Theux ∙ François Loriquet