MY FATHER DIE

MY FATHER DIE

Bilbon estreinaldia

FANT & FAS Saio berezia, FANT-ekin elkarlanean · Emanaldia Golem Alhóndiga zinemetan · Saioa aurkezteko Sean Brosnan, zuzendaria, gurekin egongo da

Gorra eta mutua 12 urte zituenetik, Asherrek ia bi hamarkada daramatza Ivanez, duela 21 urte anaia nagusia hil zuen gizonaz, mendeku hartzeko prestatzen. Eta bere nemesia kartzelatik irten den unean, aukera etorri zaio.
Sean Brosnanek Antzerkia eta Poesia ikasi zituen eta oso gaztetatik egon da arteen munduan buru belarri murgilduta. Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren Romeoren papera lortu zuen British Shakespeare Companyren Romeo eta Julieta lanean. Handik denbora gutxira, Sean, kritikaren txaloak jaso dituen Generation Kill HBOren miniseriean aritu zen. Hainbat filmetan egin zuen gero lan: My Horizon, Don Peyote, What Dreams Will Travel, eta UFO. Hollywooden, plato artean, hazi zenez, Seanek harreman onak ditu industriarekin, eta emaztearekin, Sanja Banic idazle eta ekoizlearekin, ekoiztetxe bat sortzea erabaki zuen. Knightmarcher 2012an sortu zen, Seanek gidoilari eta zuzendari gisa bere lehenengo lana egin zuenean, The Kid saritutako film ertaina, hain zuzen ere. Zinea egiteko gogoaren eta filmak egiteko orduan erakutsi zuen trebeziaren ondorioz 63 Lbs, The Face of C eta 8 film labur idatzi eta zuzendu zituen hiru urtetan. Film guztiak aukeratuak eta sarituak izan ziren zinemaldi garrantzitsuetan, Cannesetik Rotterdamera.


 

2017/05/09 · MY FATHER DIE ∙ AEB ∙ 2017 ∙ 102 min ∙ Zuz Sean Brosnan ∙ G Sean Brosnan · Arg Marc Shap · M Ohad Benchetrit eta Justin Small · Eko KnightMarcher · Akt Joe Anderson · John Schneider · Kevin Gage · Sean Brosnan