La Mujer sin Piano

La Mujer sin Piano

La mujer sin piano XXI. mendearen hasierako Madrilgo edozein etxekoandreren erretratua da. Protagonista emakume ezkondua da. Harentzat ez dago bazkaltzeko orduan, puntu-puntuan, janaria mahai gainean kea dariola ikustea baino poztasun handiagorik. Filmak emakumearen bizitzako hogeita lau ordu erakutsiko dizkigu; etxean egiten duena, lanean, haren bizitza sexuala. Gau batez bizitza horretatik alde egitea erabakiko du, eta gauak irauten duena iraungo duen ihesaldi horretan gertatzen zaion guztia kontatuko digu. Filma etxekoandreen alienazioari eta esklabotzari buruzko lana dela esango du zenbaitek, baina egiaz, menopausian sartzear, lagunik eta gizarte harremanik gabe, bizia familiaren alde eman duen, eta bere burua eta ilea gustuko ez dituen emakumeak gauaren bultzadari jarraitzea erabakitzen dueneko istorioa da.

Areto orria

2011/06/14 · LA MUJER SIN PIANO · España · 2009 · 95 min · Zuzendaritza: Javier Rebollo · Gidoia: Lola Mayo eta Javier Rebollo · Argazkia: Santiago Racaj · Muntaketa: Ángel Hernández Zoido · Ekoizpena: Damián París, María Zamora eta Stefan Schmitz · Aktoreak: Carmen Machi ∙ Pep Ricard ∙ Jan Budar ∙ Nadia de Santiago