Atzeko begirada (1º) 31 urte atzera

Zineklubaren iragan hurbilari begirada bat egiten badiogu, bitxikeria batzuk azpimarratu nahi nituzke. Barkatu zenbaki edo kopuru asko badira, baliteke izatea neurrirako ahuleziaren ondorioz. 

Aipaturiko aldian “tutti li clasi” 1.200 film izan ditugu, eta hasiera batean, zinema adierazgarrienei erreparatuko diegu.  Gutxietsi gabe zinema horiek (herrialdeak), denbora faltagatik ezin izan ditugunak sartu lehenengo azterketa honetan:  “Atzerako begirada / Mirada a atrás”

Ziur aski hutsen bat pasatuko da (espero dut gutxi izatea), baina hala eta guztiz ere, urte hauetan zehar izandako pantaila-espazioaren banaketaren ikuspegi zabala emango digu.

Herrialdeka egindako filmak (emanaldiak) zenbatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuak (AEBak) lehenengo postuan izango lirateke (zine independienteak eta klasikoek zerikusia dute horretan guztian). Eta nahiz eta “sorburua”  izan ez, “leherketa” eta 7. artearen hedapenaren herrialdea izan zen. 

273 filmek zizelatu dituzte amets eta errealitateak ikusleen irudimenean. Horietako 15 kooprodukzioan (kopuru hau orientagarria da, beti agertzen ez den datu bat da-eta) 

Bigarren postuan (2. eta 3.) ia batera, Frantzia eta Espainiako Estatua aurki ditzakegu.
Frantziak 220 film dituela (79, koprodukzio), koprodukzioen kopuru hori bitxia da, zeren eta proiektuak aurrera eramateko ausardiaren berri ematen baitigu, eta horrekin batera mundu osoan zehar buelta emateko.
Espainiako Estatuak 218 film ditu (10 koop.). Hurbiltasun eta ahalmenagatik, kopuru horren barruan  azpimarratu ahal ditugu Euskal Herriko 51 produkzio (film laburrak barne) eta 26 Catalunyakoak. Datuekin oso zorrotzak izan barik, zeren eta ikuspegiari erreparatu behar baitiogu (denbora faltan egongo ginateke datuak egiaztatzeko).

Azterketa horretako beste bi zinematografiak Erresuna Batukoak (EB) 59 film dituela (10 koop) eta oso hurbil dagoen Alemania 52 film (11 koop.)

Horrek adierazi nahi digu bost zinematografia hauekin batera Fas zineklubean izandako emanaldien %70era heltzen garela 1981-2011 tarte horretan.

Beste kontu batera joanda, Zuzendariekiko joera adierazteko, zineklubaren aldi ugarietan Éric Rohmer aurkituko dugu lehenengo postuan (oso nabarmen), zeinen pertsona eta zinema zineklubaren definizioa diren. Berak laburbiltzen du debate eta hizketaldirako kontzeptu eta kutsua. 
17 emanaldi izan dira (31 urte hauetan zehar errepikatu barik) 1987-2009 tarte horretan proiektatu direnak.
Bigarren postuan agertzen da, nola ez, Jean-Luc Godard 13 film dituena (14 emanaldi, “Historie(s) du cinéma.” -2). 1984-2011 tartean zehar, eta errepikatu barik.
Hirugarren tokian Rainer Werner Fassbinder dugu (Fas gure izenaren eta goitizenaren ohorean, nahiz eta horretatik etorri ez) 11 emanaldirekin (1 errepikatua: “Querelle”) 1981 eta 1988 urteen bitartean, eta 2002an berreskuratu genuen.
Woody Allen laugarren lekuan dago 9 film dituelarik (errepikatu gabe).
Boskoteari amaiera emateko, Sir Alfred Hitchcock dugu 8 filmekin (errepikatu gabe)

txarli otaola