Luis Miñarro

Luis Miñarro

Luis Miñarrok (Bartzelona, 1949) publizitate arloan garatu zuen bere lanbide karrera, 1995etik aurrera zinemagintzan aritu ahal izateko Eddie Saeta bere enpresaren bidez, zeinetan egile zinemaren aldeko apustu sendoa egin duen (Guerin, Recha, Serra...) Destino y Dirigido por aldizkarietan zinematografia-kritikaria izan zen eta Arts eta Mirador zinekluben fundatzailekidea. Halaber, epaimahaietako kidea izen da hainbat jaialditan eta zenbait unibertsitate eta filmetegietan txostengilea.

Gaur egun, European Film Academy, Espainiako Zinemagintza Arte eta Zientzietako Akademia eta Kataluniako Zinema Ekoizleen Elkarteetako kidea da, besteak beste.

Filmografia: Blow Horn (2009) · Familystrip (2009).