MIKEL RUEDA

MIKEL RUEDA

Mikel Rueda (Bilbo, 1980). Ikus-entzunezko Komunikazioan 2002an lizentziatua. Lau urtean ETBn ekoizle gisa lanean aritu eta zenbait film labur egin ostean, beka bat jaso zuen New York Film Academy zentroan ikasteko. Present Perfect film laburra egin zuen bertan, eta, hari esker, 30 sari baino gehiago irabazi zituen. Bere lehen film luzea, Izarren argia, 2010eko Donostia Zinemaldian lehiatu zen, Zuzendari Berriak sailean. Orain beste bi film luze prestatzen ari da, A escondidas (Ezkutuan) eta El año que cayó el muro (Harresia erori zen urtea).
(Argazkian, , Gregorio Muro, Iban del Campo, Mikel Rueda, Josu Eizagirre,  laburmetraien zuzendariak, eta Txarli Otaola, Fas zineklubeko idazkaria)