MERCI PATRON!

MERCI PATRON!

Bilbon estreinaldia

«Mugarik gabeko Ekonomialariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean saioa

Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteak miserian bizi dira. Munduko luxu konpainiarik sendoena den LVMH (Louis Vuitton, Dior...) taldearen Ecce enpresan ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen. Lau urte daramate lanik gabe. Agortu zaie langabezia saria. Hilabetea 400 eurorekin pasatu behar. Negua luze egiten da kalefakziorik gabe. “Lanik bilatzen duzue?”. “Bai, gasolina ordaintzeko bost edo hamar euro dauzkatenean badoaz batera eta bestera ate joka”. “Egunean hiru eurorekin bizitzea ez dirudi erraza, nola lortzen duzue?”. “Batzuetan jan gabe. Eguberri ospatu dugu gazta tarta batekin”. Erruki bila ez dabiltza Klurtarrak, baina pobre izatea ez dute ezkutatzen. Hona itxaropenezko film bat langileen zanpatze orokorraren garaiotan, menturaz ezkerreko jendeaz gain txiro zanpatu batzuek ere ikusiko dutena.

Areto orria

 

2016/12/13 · MERCI PATRON! ∙ Frantzia ∙ 2016 ∙ 84 min ∙ Zuz François Ruffin ∙ Mnt Cécile Dubois · Prd Fakir / Mille et Une Productions / Les Quatre cents clous · Akt Dokumentala