Mataharis

Mataharis

Icíar Bollaín, Madril, 1967. Gazterik nabarmendu zen aktore gisa Victor Ericeren “El Sur” filman, gerora Gutiérrez Aragón, José Luis Cuerda, Ken Loach edo José Luis Borau zuzendariekin lan egin du. “Baja, corazón” eta “Los amigos del muerto” film laburrak burutu ondoren, 1995ean lehen film luzea zuzendu zuen, “Hola, ¿estás sola?”, eta honen segidan, “Flores de otro mundo” (1999), Cannesko Kritikaren Asteko film onena, eta “Te doy mis ojos” (2003), aktore (Luis Tosar) eta aktoresa (Laia Marull) onenaren Zilarrezko Maskorra Donostian eta 7 Goya sari eskuratuz, film onena, zuzendari onena eta jatorrizko gidoi onenarena tarteko. “Mataharis” filmekin genero indarkeria buruzko erretratu zorrotza egin zuen 2007an. Bere azken luzemetraia, “También la lluvia”, Oscarrerako proposatu izan dute.

Areto orria

2011/02/15 · MATAHARIS · Espainia · 2007 · 100 min · Zuzendaritza: Icíar Bollaín · Gidoia: Icíar Bollaín eta Tatiana Rodríguez · Argazkia: Kiko de la Rica · Muntaketa: Ángel Hernández Zoido · Ekoizpena: Santiago García de Leániz eta Simón de Santiago · Aktoreak: Najwa Nimri ∙ Tristán Ulloa ∙ María Vázquez ∙ Diego Martín ∙ Nuria González