MARC RECHA

MARC RECHA

Marc Recharen lehen film luzea, El cielo sube (1991), Locarnorako hautatu zuten, baita L'arbre de les Cireres ere, FIPRESCI saria 1998an. 2001ean, Pau i el seu germà filmarekin Canneseko zinema-jaialdiko sail ofizialean lehiatu zen, eta bi urte geroago, 2003an, Les mans buides filmak jaialdi hartako Un Certain Regard sailean parte hartu zuen. Marc Rechak jarraitu zuen David bere anaiarekiko harremana esploratzen, Dies d'Agost (2005) filmean, zeinean aktore lanak egin zituzten biek; filma Locarnorako hautatua izan zen. Petit Indi 2010eko otsailean estreinatu zen Frantzian. 2014an Cannesen izan zen berriro, Les ponts de Sarajevo talde-filmarekin.

Oinarrizko filmegintza: Un dia perfecte per volar (2015) Ponts de Sarajevo (2014) Dies d’Agost (2005) Les mans buides (2003) Pau i el seu germà (2001) L’arbre de les cireres (1998) El cielo sube (1991)