Les maîtres fous · La chasse au lion à l'arc

Les maîtres fous

Antropologi-zinemagintzaren funtsezko lana, “Les maîtres fous” filmak Hauka kultuaren erritualak erakusten ditu, Mendebaldeko Afrika osoan hogei eta berrogeita hamar urteen artean zabaldutako sekta. Trantzean sartzean, Haukak mendebaldeko kolonia boterearekin lotutako zenbait ispirituk hartuak dira, hala nola, Gobernadore orokorra, injinerua, medikuaren emaztea, alkate gaiztoa, tren-makinak...

“La chasse au lion à l'arc”, Mali eta Nigeriaren arteko mugan filmatu zen, zazpi misio etnografikotan zehar , 1958tik 1965ra, eta zehatz-mehatz adierazten du nola prestatzen zen lehoien ehiza: geziak egitea, berauen muturrak bustitzeko pozoia ateratzea, animalien bilatzea eta beronen hiltzea...

2010/03/23 · LES MAÎTRES FOUS · Frantzia · 1955 · 36 min · Zuzendaritza: Jean Rouch · Argazkia: Jean Rouch · Muntaketa: Suzanne Baron · Ekoizpena: Les Films de la Pléiade.

2010/03/23 · LA CHASSE AU LION À L'ARC · Frantzia · 1965 · 88 min · Zuzendaritza: Jean Rouch · Argazkia: Jean Rouch · Muntaketa: Dov Hoenig eta José Matarasso · Ekoizpena: Comité du film Éthnographique eta Les Films de la Pléiade.