m :: ET MAINTENANT ON VA OÙ? ::

ET MAINTENANT ON VA OÙ?

ET MAINTENANT ON VA OÙ?

Premio del Público en el Zinemaldia 2011.

Erlijio guztietako emakumeek beren sendia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko zer-nolako irmotasuna duten kontatzen du filmak. Asmamen handiz, maltzurkeriak bururatuta eta adiskidetasun hautsiezinak loturik, emakumeek helburu bakarra dute: gizonezkoei arreta galaraztea eta amorrua ahaztaraztea.

Baabda (Libano, 1974). Nadine Labaki aktorea, gidoilari eta zuzendaria da, eta “Sukkar banat” (“Caramel”, 2007) lehenengo filmarekin egin zen nazioartean ezagun. 2007ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak sailean aurkeztu zuten film hori, eta publikoaren saria lortu zuen. Ondoren, 56. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan zen Labaki 2008an. “Et maintenant on va où?” bere bigarren film luzea da, eta 2011ko Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen.

Areto orria

2012/11/20 · ET MAINTENANT ON VA OÙ? · Líbano / Francia / Egipto / Italia ∙ 2011 ∙ 107 min ∙ Zuz Nadine Labaki ∙ G Nadine Labaki, Jihad Hojeily eta Rodney Al Haddad ∙ Arg Christophe Offenstein ∙ Mnt Véronique Lange ∙ M Khaled Mouzanar ∙ Prd Anne-Dominique Toussaint ∙ Akt Kevin Abboud ∙ Nadine Labaki ∙ Julian Farhat