AMA ETA SEMEA

AMA ETA SEMEA

FIPRESCI Saria eta Film Onenaren Urrezko Hartza (Berlinale 2013)

Aurkezpena: Norberto Albóniga, Fas Zineklubeko bazkidea.

“Ama eta semea”, Calin Peter Netzer zuzendari errumaniarren filma, familia-drama tirabiratsu eta sutsua da, zeinetan Cornelia (Luminita Gheorghiu), ama boteretsu eta manipulatzailea, saiatu egiten da bere semea kartzelatik askatzen, aldi berean, berreskuratu nahi du ama-semea harreman txarra eta zati baten porrokatutako bizitza. Filmak gizarte baten zikinkeria morala islatu nahi du era minimalistan, non  adiskidekeria eta kontaktuak diren nagusi justiziatik ihes egiteko, eta disimulurik gabe Errumaniako dirudunen egungo egoera islatzen duena. Lan gogor eta boteretsua, pasioz eta minez betetako elkarrizketekin, porrokatutako giza-harremanen giro kezkagarri, ustel eta pozoitsua islatzen duena. Nabarmendu egiten da errealismo handia, zein erabili baita filmatzeko orduan, ia ukitu dokumentalarekin zerikusia daukana, baina tentsio dramatiko handiz, Luminita Gheorghiu-ren interpretazio hunkigarriari esker.

Areto Orria

 

2014/10/21 · POZITIA COPILULUI (CHILD’S POSE) ∙ Rumanía ∙ 2013 ∙ 112 min ∙ Zuz Calin Peter Netzer ∙ G Calin Peter Netzer eta Razvan Radulescu ∙ Arg Andrei Butica ∙ Mnt Dana Lucretia Bunescu ∙ Prd Parada Film / Hai-Hui Entertainment ∙ Akt Luminita Gheorghiu ∙ Bogdan Dumitrache ∙ Florin Zamfirescu ∙ Natasa Raab ∙ Ilinca Goia