DIE ARTISTEN IN DER ZIRKUSKUPPEL: RATTLOS

DIE ARTISTEN IN DER ZIRKUSKUPPEL: RATTLOS

León de Oro en el Festival de Venecia 1968.

Alexander Kluge sortzaile polifazetikoa da aipatutako filmaren zuzendaria. Abokatua lanbidez, Theodor W. Adorno-ren lagun mina izan zen. Filosofo marxistaren bitartez ezagutu zuen, hain justu, Fritz Lang. «Metropolis » (1927) maisulanaren egilearen ondoan hasi zen zineman, eta Oberhausen-go Manifestua idatzi zuen 1962an. Zinema Aleman Berriaren aita den arren, inork gutxik du gogoan.

Fassbinder-ek, hain kartsua izanik ere, Klugeren zinema intelektuala biziki zuen maite. “Die Artisten in der Zirkuskuppel: Ratlos” (1968), batik-bat. Filma, berez, artistak bere independentzia babesteko dituen zailtasunen inguruko parabola gazi-gozoa da. Zirkuko artista une jakin batean ohartzen da enpresari bihurtzean artista izateari utziko diola... baina, tamalez, kapitalista gisa soilik alda ditzake gauzak. Ipuinak pisu sinboliko ikaragarria du.

Areto orria

2012/03/20 · DIE ARTISTEN IN DER ZIRKUSKUPPEL: RATTLOS · RFA · 1968 · 104 min · Zuzendaritza: Alexander Kluge · Gidoia: Alexander Kluge · Argazkia: Günther Hörmann eta Thomas Mauch · Muntaketa: Beate Mainka-Jellinghaus · Ekoizpena: Alexander Kluge · Aktoreak: Hannelore Hoger ∙ Sigi Graue ∙ Alfred Egel ∙ Bernd Höltz ∙ Eva Oertel ∙ Kurt Jürgens