LOREAK

LOREAK

preZINEBIrekin elkarlanean saioa (Campos aretoan, Cúpula gela)

DANTZA: TO BE CONTINUED…, Krego-Martin Danza

Gonb.: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi

Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien bizitzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete… baina azken finean, loreak besterik ez dira.

 

2015/11/10 · Loreak Euskadi 2014 99 min Zuz Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga G Jon Garaño / Jose Mari Goenaga / Aitor Arregi Arg Javi Agirre Mnt Raúl López M Pascal Gaigne Prd Irusoin / Moriarti Produkzioak Akt Nagore Aranburu · Itziar Ituño · Itziar Aizpuru · Josean Bengoetxea · Egoitz Lasa