l :: LOPE ::

LOPE

LOPE

Sesión en colaboración con Euskal Gidoigileak · Para presentar la película nos visitará el coguionista Ignacio del Moral

Gauza jakina da idazle askoren bizimoduak hainbat nobela idazteko ematen duela. Lope de Vegaren kasua da, gaztaroan izandako amodioek film baterako materiala eman diote Andrucha Waddingtoni.

Bitxia bada ere, zuzendari brasildar batek eraman du pantaila handira poeta espainiarraren biografia. Antza, bere lana ez du batere gaizki egin, Venezia eta Torontoko jaialdietarako hautatu baitute.

XVI. mendeko Madrilen, idazle ezaguna izan aurretik Lope de Vegak bi emakumerekin izan zuen harreman sutsua da filmaren ardatza. Batetik, Isabel de Urbina dago, gerora haren emaztea izanen zena, baita alabaren ama ere. Bestetik, Elena Osorio, Velazquez familia boteretsuaren alaba. Idazleak haren aitarentzat idazten zituen komediak, eta bitartean alabari gorte egin.

Areto orria

2012/12/04 · LOPE · España / Brasil ∙ 2010 ∙ 126 min ∙ Zuz Andrucha Waddington ∙ G Jordi Gasull eta Ignacio del Moral ∙ Arg Ricardo Della Rosa ∙ Mnt Sérgio Mekler ∙ Prd Mercedes Gamero, Jordi Gasull, Edmon Roch, Teddy Villalba eta Andrucha Waddington ∙ Akt Leonor Watling, Sonia Braga, Luis Tosar, Pilar López de Ayala, Alberto Ammann, Antonio de la Torre, Miguel Ángel Muñoz eta Juan Diego