LOLA

LOLA

Lola (“amona” tagaloz) Separen biloba erail dute bere mugikorra lapurtzeko. Ezbeharra jasan arren, bere onera etorri behar da berriz, eta hileta prestatzen hasi haizeak eta euriak erasandako Manilan. Bere familia, berriz, oso txiroa da eta ez dauka behar beste baliabiderik zerraldoa eta epaiketa-kostuak ordaintzeko; ondorioz, dirua nola edo hala lortzen saiatzen da. Lola Puring biloba espetxetik ateratzen saiatzen da, bertan baitago epaiketaren zain Lola Separen biloba erailtzeaz leporatuta. Bihotza urratzen zaio bisitara eta janaria eramatera joaten zaion bakoitzean. Bi emakumeek epaiketaren atariko ikustaldian topo egin dute. Biak ere beren biloben alde behar guztia egiteko gogo irmoa dute, Brillante Mendozaren film berri honetan. Egungo zinemagile filipinar garrantzitsuena da, Europako jaialdi handienen ohiko partehartzaile eta hainbat film-izenbururekin lehiatu da.

Areto orria

2012/02/28 · LOLA · Filipinas / Francia · 2009 · 110 min · Zuzendaritza: Brillante Mendoza · Gidoia: Linda Casimiro · Argazkia: Oddysey Flores · Muntaketa: Kats Serraon · Ekoizpena: Ferdinand Lapuz · Aktoreak: Anita Linda ∙ Rustica Carpio ∙ Tanya Gómez ∙ Jhong Hilario