LOIS PATIÑO

LOIS PATIÑO

LOIS PATIÑO, zuzendaria

Lois Patiño (Vigo, 1983). Madrilgo Unibertsitate Konplutensean psikologia ikasi zuen eta, aldi berean, Tai eskolan zine ikasketak egin zituen. Zine formazioa osatu zuen New Yorkeko NYFAn eta Bartzelonan, Pompeu Fabra Unibertsitatean dokumental sorkuntzaren inguruko masterra egin zuen. Berlinen bideosorkuntza ikastaroak egin ditu eta hainbat tailerretan parte hartu izan du. Besteren artean, Joan Jonas, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogarrekin. Bere bideolanak eta bideoinstalazioak hainbat lekutan izan dira ikusgai: Centro Cultural San Martín (Buenos Aires), Casa Encendida (Madril), CCCB (Bartzelona), Fundación CaixaGalicia (A Coruña), MARCO (Vigo), Fundación Luis Seoane (A Coruña)… Bere pelikulak nazioarteko jaialdietan hartu dute parte: Locarno (Suitza), Rotterdam (Holanda), New York Film Festival (AEB), BAFICI (Argentina), Oberhausen (Alemania), Erroma (Italia), Vila do Conde (Portugal), Media City (Kanada), Viennale (Austria), Clermont-Ferrand (Frantzia), Punto de Vista…