Lago Maggioretik kronika LOCARNO 67º - 2014

Festival internacional de cine de Locarno (2014)

Ohiko Kantauri Itsasoa (Donosti-Xixón) Europako erdigunera Maggiore Lakuan kokatzen gara, Locarno herri zoragarrian (Suiza), eta Locarnoko nazioarteko zinemaldi ‘ausartan? murgilduko gara, Veneziaren atzetik  (71º) eta Cannes-en parean (67º).
Ezjakinak (*) herrian, Locarnon egondako lehenengo aldia eta harremanetan jartzea, hemendik hara, ‘jauregiak’ kokatzen, ordutegiak, zerrendak, sailak, filmak eta eguzkia, eguzki handia. Azpimarratzeko lehenengo kontua (baita iritsi baino lehenago ere) hori eta beltz koloreak dira, herria eta bertan dauden lekuak ere atontzen dituztenak (kafetegiak, liburudendak, supermerkatuak, jatetxeak, dendak…). Zinemaldiaren ikurra zehazten duten horia eta beltza, lehoinabarra (it. pardo.), bere azalaren horia era tantoen horia… Piazza Granden ere aulkiekin horia/beltza konbinatua erakusten dute, saiorako prest (pantaila erraldoia eta atari zabalean).
Italiera leuna (hizkuntza) xuxurlatzen da herri osoan, nahiz eta Suitza izan… italiarra, herria eta gertakizuna erakargarriago egiten dituena.
Kursaal antzokiak (prentsa), baita Kasino ere, hartuko gaitu gu filmak ikusten gauden bitartean, herri bateko ezjakinak bezala, denbora falta dela eta, ez dugu beste zinemarik ‘probatzen’, nonahiko Piazza Grande izan ezik (probatzearren…)

Pardi di Domani
“Thirst / Sed” (USA / 2014 – 24’ DCP) Rachel McDonald       vo: ingles  sbt: fr/it
Thirst
24 minutu lazgarri, buru-hiltze batez abiarazten direnak. Hiri arre baten irudi subjektiboa, zubi bat, ibai bat eta Billy (Josh Pence erakargarria), zeinek azkenean atzera egiten duen.  Hiria huts handi bat bezalakoa da, eta Billyk erabakitzen du kafe bat hartzea geratzen zaizkion txanponekin, orduantxe sortuko da “aukera berri bat” bezalako zerbait: auzo bateko kopak hartzeko taberna batean zerbitzariaren ordezkoa izatea. Rachel McDonald zuzendariak Billyren begirada profitatzen du bezeroei argazki bat ateratzeko, bakarrik eta egarri direnak, tentu handiz pertsonaiak lotzen doa beren gainbeherarekin (hiria bezala). Horien artean nabarmentzen da Sue (Melanie Griffith, bikaina), bere pertsonaiak liluratuko gaitu. Galtzaile eskola, eta ia irteerarik gabekoa, baina Rachel-ek zirrikitu itxaropentsua zabalduko du. Film xumea eta sentibera, ‘barru-barrutik’ sortzen dena.
Entremes bikaina Locarnon, hasieran, ZINEaz gozatzeko (horrelakoxeak dira nortasun ezaugarriak: zine independientea, aurrekontu txikikoa eta gizarte edukiera handikoa).

Cineasti del Presente
“Exit / Salida” (Taiwan, Hong Kong / 2014 – 94’ DCP) Chien Hsiang             vo: chino  sbt:in/fr
exit
Berriro ere material sentibera. Chien Hsiang-ek gu hunkitzea lortzen du milikerian jausi barik (malko arina). Sekuentziaren sekuentziaz ‘errealitate’ gordina erakusten digu: krisia (aldaki guztietan). “Irteera” kontzeptuareki jolasean (Etxeko atea trabatu egiten da), hiru belaunaldi aurkezten dizkigu (amona, ama eta alaba) eta horrekin Taiwaneko bilakaera soziala, trabaturik alde egin beharra, norantz…? Ling, ama,  (Chen Shiang-chyi, pertsonaia sinetsarazten diguna eta interpretazio bikaina lortzen duena), itzulerarik gabeko aurrera doan gizartearen “aurkezlea” da. Hsiang zuzendariak, bere aldetik, Koreako Hong Sang-sook bezala, amona dagoen ospitalean istorio paralelo bat atera du, eta filmaz jabetu egiten da; halaxe lortzen du gu hunkitzea. Barru-barruan Krisia-lana mantendu egiten da, baita amona-ama-alaba harremana, beste harreman batzuk, tangoa (ihesbidea) eta hiri handia.
Chien Hsiang, pertsonaiarekin grinatu egiten bada ere: ‘zerbait okerrago joan ahal bada, joan egingo da’, jarraitu beharreko zuzendaria da. Handikeriarik gabe, emozioari dagokionez, berak nahi duen lekura eramatea lortzen du.

Piazza Grande
“Lucy” (Francia / 2014 – 89’ DCP) Luc Besson                       vo: inglés  sbt: fr/al
Beno bada, sail honi buruzko ideia ematen digun film komertziala, horiexek dira Piazza Granden aurkezten diren filmak, ikusleek bozkatzekoa, besteengandik banatzen den saila (Nazioartekoa, Gaur egungo Zuzendariak, Etorkizuneko Zuzendariak,…) eta hedabideentzat glamourra dena eta beroriek erakartzen dituena. 
Ez dut askorik esango Lucy-ri buruz, dagoeneko Europa osoan estreinatutako filma. Sekuentziaz sekuentzia, Luc Besson-ek arnasa barik uzten gaitu sekuentziaz sekuentzia, ekintzaz ekintza. Osagai guztiak publiko handiak gozatu ahal izateko, mezu “moral” eta guzti. Bakar-bakarrik azpimarratu Eric Serraren (Besson-en lankide zintzoa)soinu banda limurtzaile eta bikaina.
____________________________________________________________________
* Irekitze-jardunaldia “hiriko ezjakin batzuk” filmerako, hori dela eta, gu beste zeregin batzuetan geratzen gara, ez zinemaren ingurukoak, 
(Ikusteko) hurrengoa zen “Mula sa kung ano noon / Zer izan zen lehenago?” (Filipinas / 2014 – 338’ DCP) Lav Díaz, iraupen horrekin eta lehenengo eguna izanik, suntsigarria izan zitekeen. Bada, azken batean irabazlea izan zen; horrek adierazten digu zein arriskutsua den Zinemaldi hau, ‘guztiarekin’ ausartzen dena, gogoratu 2013an Albert Serrak iarabzi “Històrias de la meva mort” filmarekin.
Horrek Fas-Locarno loturari buruz hausnartzera bultzatzen nau, zeren eta iragan 60.urteurrenean galdetu ziguten gure Fas oroitzapen eta emozioei buruz, eta niri burura zetorkidan BizBAK-Paranifoarekin (Gabriel Villota) batera egindako Filipinetako zikloa. Horretan Filipinetako zinema ezezagunari buruzko errepasoa egin genuen (antzina gure gaur egungo ZINEBIren jatorrizkoa) nire ustez, zineklubaren nortasunari buruzko ‘ariketa gogoangarria’ izan zen, bilatu eta bilatu, aurkitzeko.  
________________________________________________________________

Concurso Internazionale
“La princesa de Francia” (Argentina / 2014 – 70’ DCP) Matías Piñeiro                     vo: español  sbt: in/fr
Bigarren jardunaldia (* C.I-ren lehenengo ikustaldia), eta Argentinako zinemarekin topatzea. Film bitxia, ikusteko ezer berezirik izan gabe Santiago Mitre-ren ‘El estudiante/ikaslea’ gogorarazi zidan, pertsonaien nahastea dela eta. Matías Piñeirok amarauna egiten du antzespen bat eta batera irratirakoa burutzzen ari diren aktore-ikaste talde batekinr. Hala bada, grinak antzespenean eta errealitatean doaz, pertsonaiak sartu eta irteten dira naturaltasun handiz (baita konfunditzeraino ere). Testua ederki josia dago, eta irakurketa bat baino gehiago dauka, irudi zehatzekin burutzen dena vaina tonu ‘gris’ batez. Maitasuna batetik bestera igarotzen dira, susmoak, engainuak eta zalantzak ere trukatu egiten dira. Azken batean, zinema nahiko bestelakoa da (eta zorrotza), adi mantentzen zaituena cehetasunik ez galtzeko. Era berean gerta liteke… alderantzizkoa, ez harrapatzea. ZINEaren magia, deritzona. Liluratu barik, ikustekoa da eta atsegina.

Signs of life
“Fils de… / Hijos de…” (Francia / 2014 – 70’ DCP) HPG
*Hau ekoizpen berezi eta esoerimentalen saila da.
Ezer gutxi esateko dokumental honi buruz, zine pormoa burutzeko azpiko munduaren eta familia uztartzearen artekoan mugitzen dena. Zuzendariak berak HPG (halaxe da bere izena) kamera eskuan egiten du filma, une askotan bere burua ere filmatzen duena. Emaitza oso bestelakoa da, axolagabe uzten zaituena baita denbora galdu duzulako sentsazioarekin ere.

Cineasti del Presente
“Songs from the North / Canciones del Norte” (USA, Corea Sur, Portugal / 2014 – 72’ DCP) Soon-mi Yoo
vo: coreano/ingles  sbt: in/fr
Soon-mi Yoo zuznedariak, Ipar Koreari buruzko dokumental bat aurkezten digu, iragan hurbiletik eta Hegoaldetik ikusita. Nabaria da Iparra eta Hegoa loturik ikusteko gogoa, baina ez da une hori ikusten. Historia hurbila aztertzen duen film xumea, Kim Il Sung heroitik (l Japongo askatasuna, II Mundu Gerraren amaiera, 1945eko abuztua eta onodrengo ipar-hego banaketa), 1948tik 1994ra bitarteko agintaria. ondorengo oinordekoetara (Kim Jong-il eta egun Kim Jong-un), Ipar Korea ‘infinitoraino’ daramatenak.
Artxibo irudi batzuek kalitate eta soinua apur bat hondatuta daude, baina mantendu egin dira balio historikoa dela eta. Halaber, oso  bitxia da ezkutuko grabazioa filmaren zenbait ataletan.
Film honek Opera prima onena saria jaso zuen. Ez daukat konparatzeko erreferentziarik.

Concurso Internazionale
“Ventos de Agosto” (Brasil / 2014 – 77’ DCP) Gabriel Mascaro                     vo: portugués  sbt: in/fr
ventos_de_agosto         ventos_de_agosto
Brasilgo ekoizpen arina, nekazaritza mundua aurkezten diguna, presarik gabekoa baina mugitu egiten dena. Gabrielek aktore profesional gutxi erabiltzen ditu, aktore nagusia Dandara de Morais , eta gutxi batzuk gehiago; gainontzekoak paradisu lasai horretako biztanleak dira. Ingurune horretan irribarre eragingo digun elementu bat sartzen du filmean zehar: gorpu bat aurkitu dute itsasoan  (koral gune batean) eta horri buruzko bilakaera.
Mascaroren aurreko lanak dokumentalak dira eta oraingo honetan nabaritzen da, badaki kamera kokatzen eta irudia adierazten. Egia da handinahirik eta preziosismorik gabe  ikusleari zuzen iristen zaiola, agian harriturik (hiritik kanpo ere badago bizia)
Epaimahaiaren Aipamen Berezia izatea ere lortu zuen.   

Historie(s) du cinéma. Pardo alla carrera: Víctor Erice
“El espíritu de la colmena/Erlauntzeko Ispiritua” (España / 1973 – 97’ 35mm) Vítor Erice    vo: español  sbt: in
Ericeri egindako atzerabegira aprobetxatuz, ihesaldi bat egin nuen, denboraren joana aztertzeko eta beste ingurune batean ikusteko. Gainera, Rutger Hauer (Pardi di Domani epaimahaiko presidentea, zeinetan Lois Patiño ere badagoen ) aktorearekin egin nuen topo.
Esaperientzia zoragarria. Nahiz eta 35 mm-koaren kalitatea nahiko honfatuta egon, 41 urte geroago, ospeari eusten dio. Ezin dugu ahaztu Franco bizi zela eta Ericek Espainia sakonean kokatzen gaituela.
Beti ZINEA maitatzen.

Concurso Internazionale
“Fidelio, l’odyssée d’Alice” (Francia / 2014 – 95’ DCP) Lucie Borleteau
vo: francés, rumano, inglés, tagalo –filipino-, noruego  sbt: in/fr
Lucie Borleteau frantziarraren ekoizpen interesgarria, nahiz eta uneka uneka protagonista bezala, filma galdurik dago. Gorabehera batzuk ditu, vaina istorioak maila ona dauka. Film ibiltaria, Fidelio kargauntzian dokumental gisa. Horretan Lucie Borleteau-k orekari eusten saiatzen da lehor eta itsas zabalaren artean. Adiskidetasun eta maitasuna tartekatzen dira filmean zehar Ariane Labed-n lana(Alicia) bikaina da, eta horregatik, Aktore Onenaren Pardoa lortu zuen (kasualitatez  Ariane beste film baten aurkezpenean zegoen Jasmila Zbanic-en “Love island”  Piazza Granden). Hala bada, Alicia da ‘pertsonaia’ eta dena egongo da horren inguruan, bere familia, senargaia, bere zalantzak, lankideak, maitaleak, nahiak, malkoak…
Esan genezake itsas ‘road movie’ dela…gustura ikusten dena.

Concurso Internazionale
“L’abri / El refugio” (Suiza / 2014 – 101’ DCP) Fernand Melgar
vo: francés, español, ingles, wolof –senegalés-, rumano  sbt: in/fr/it
L’abri
Emigrazioari buruzko dokumentala da, lehenengo mundua eta … gainontzekoaren arteko egoeraren salaketa. Fernand Melgar-ek egoerari buruzko kontzientziatze lana egiten du: denok dugu lekua. Baina legeak eta herrialdeak kontrakoa frogatzen saiazten dira.
Txaloak proiekzioaren atzetik (hedabideena) lehenengo aldiz, eta horrek zapore gazi-gozoa uzten dit… Zer egingo dugu ateratakoan? Era berean, ez dakigu gure esku dagoen ‘aldatzea’ (bakoitzak ahal duena egiten dugu), horregatik, hipokrita samar suertatzen da, areto batean jesarrita, euren etorkizunaren bila doan jendea izorratuta ikusten, salatzeko filma herrialde horretan bertan egina (Suitza), zeinetan legeak (eta hautesleak) zorrotzagoak diren. Beno, kontzientzia-zinema egon badago.
Hala ere, filmean aterpeari, bunker esaten zaio….eta ‘bunker’ bat da ‘herrialde neutral batean’. Hitz batez…

Concurso Internazionale
“Dos disparos” (Argentina, Chile, Alemania, Holanda / 2014 – 104’ DCP) Martin Rejtman
vo: español  sbt: in/fr
Dos_disparos_Rejtman_1.jpg
Errealizazio bikaina, eta batez ere, bere gidoia, agian izan daiteke nik film osoamn zehar antzematen dudan ‘Buñuel’ ukitu surrealista. Pelikula osoa itxurazko errealitate batean gertatzen da (eta agian hurbila), vaina ‘ukitu berezi’ horrekin, apika, absurdoa. Hasiera ere bada liluragarria, Mariano gazteak pistola bat aurkitu du ganbaran, bere logelara joan bitartean, eta probatzearren, ‘bi tiro’ botatzen dizkio bere buruari (pantaila beltzean), geroago Mariano kontsultan agertu da (ez ospitalean) eta medikuak esaten dio bala bat daukala barruan... eta hortik aurrera, kontakizun harrigarria: hara eta hona doazen pertsonaiak, ibiltzen direnak, bilatzen dutenak, egon baino egiten ez duten pertsonaiak. 
Froga gisa, eredu bat: senar-emazteak, neskak beti aurkezten du senargaia esanez:
-“Hona hemen nire mutila, harremana uztekotan gaude”
-“Zenbat denbora?
-“…bi urte”.
Barruko zama handia daukan filma, biziki gozatzen dena. Irribarrea, barrea eta hausnarketa…. Nork gehiago eman?

Txarli Otaola