Filipinetako zinemaren harira: Lino Brocka...

Ikusi irudia tamaina osoan Lino Brocka (Catalino Ortiz Brocka) 1939-1991
Filipinetako zikloa (“ezezagun hori) aprobetxatuta,Brockaren historiari buruzko zerbait aipatuko dugu, baina lehenago “Filipinetako Irla” ezezagunei buruzko xehetasun batzuk emango ditugu.  .

  • Filipinetako Errepublika, 7.107 irlak osatzen dute, hiru arlotan banatutas: Luzón (Manila) iparraldean, Bisayas (Cebu) erdigunean eta Mindanao (Davao) hegoaldean.
  • Biztanleria 94 milioi ingurukoa da  (munduko 12.a), gehi 11 milioi etorkin.
  • Bertako hizkuntza garrantzitsuenak: Tagalo, Filipino ere izenekoa (22 M*), Cebuano (20 M*), Ilocano, Hiligainón, Pampango. Beste 167 hizkuntzaz gain. Ofiziala: Tagalo eta Ingelesa.
  • Erlijioan  %90 kristauak dira (%80 katolikoak, %10 beste), musulmanak populazioaren %5-10 bitartekoak dira.
  •  “Magallanesek aurkitu zuen Espainiako erresumarako 1521ean, kolonizazioa, ordea, 1565ean hasi zen.
  • Filipinas izena Espainiako Felipe II.ari zor zaio. 
  • 1896-1898 Espainiako koroaren aurkako Filipinetako iraultzaren urteak dira, eta Lehenengo Errepublika sortu zen.
  • 1899-1913, Amerika eta Filipinasen arteko gerra garaia da, horrek bigarren kolkonizazioa ekarri zuen berekin, Estatu Batuetakoa, hain zuzen ere.
  • En 1935, se convierte en Estado Libre Asociado, llegando a la independencia en 1946.
  • Bitxikeria gisa, mundu gerra gorrian,  Japon irletan sartzearekin batera, Japoni gerra deklarazteko zorian egon zen Franco, irletan espainolen interesak suntsitzen zituela eta. 
  • 1965ean  Ferdinand Marcos presidentziara heldu zen, geroago diktadura bihurtuko zena. Berriro ere demokraziara itzuli ziren Corazon Aquinoren eskutik 1986an.  

 
Bitxia da XX. mendearen bukaera aldean Filipinetako zinemagintza hirugarren postuan egotea, Ameriketako Estatu Batuen eta Indiaren atzean. Eta hainbesteko ekoizpen komertzialaren artetik Lino Brocka pertsonaia agertu zen. Berak eragina izango du hala aldekoa nola aurkakoa ziklo honetako  zinemagileengan: Brillante Mendoza (51), alde errealistan, baina garaiko erritmoan, eta  Raya Martín (28), Brockaren aurkako zinema lirismo jostalariarekin.  

Lino Brocka arrantzale eta maistra baten semea izan zen. Horrek mormoi erlijioa sartu zion buruan. Baldintza hauek direla eta, landa giro txiroan bizi izan zen.  
Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Elizaren Katolikoa izan zen.
Misiolari gisa, Molokai Uhartean (Hawai) izan zen legenardun kolonia batean. 
San Franciscon (AEB), “etxerik gabeko” lagunekin egin zuen lan.
1961ean, Manilara itzuli zen eta misiolari bataiatu zuten.
Manilara itzuli zenean antzerkira eta telebistarako zaletasuna erakutsi zuen, aktore eta zuzendari izanik, eta PETAren (Antzerki- Heziketarako Filipinetako Elkartea) zuzendari izatera heldu zen.

Lino Brocka hain da ez-ohikoa ezen, bere bizitza zinemara eramango balute, arbuiatuta izango bailitzateke “sinestezina” izateagatik.

  • Brockak, film bat idazti eta zuzendu ahal du hiru astean; eta, gainera, AEBetatik ekarritako zinema baino errentagarriagoa izanik.
  • Bere bizitzan zehar, 70 film baino gehiago egin izan du. Urte berean 5 edo 6 egitera iritsi da.
  • Bere zinemaren ezaugarriak: Politikoa, soziala, zentsuraren aurkakoa, giza eskubideen aldekoa, GLTB (gay, lesbiko, transexual y bisexuala), gordintasunak eta errealismoak bere baloreak zehazten dituzte. Askatasun sortzailearen defendatzaile sutsua. Filipinetako Uhin Berrian sartu zen, berorren asmoa da Filipinetako zinemaren modu eta erak iraultzea.
  • 1970: “Wanted: perfect mother / “Ama bikainaren bila”, bere lehen filma da,  que gana Manilako Zinemaldiaren Saria lortu zuen eta oso arrakastatsua da bildutako diruagatik.
  • 1972 eta 1974 urteen artean, bere herrialdean garatzen den zinemari buruzko hausnarketa egiteko tartea hartu zuen.
  • 1970 urteen erdialdera Zinemanila (Ekoizetxea), zeinek hasieran izugarrizko arrakasta lortu baitzuen, baina 1977an porrot egin zuen.
  • Cannes: 1976 “Insiang”, Filipinetako lehenengo filma zinemaldian, 1979 “Jaguar” eta 1980 “Bona” (kritika  star-systemari)
  • FAMAS: Filipinetako akademiaren sariak, normalean Brocka-ren esku.
  • “Kontroversial” (1980), kritika egiten dio pornografiari; zein, bitxia bada ere, “pornografika” izatera heltzen den.
  • Zinemaldia bisitatu zuen 1982an  “Cain at Abel”filmarekin sail ofizialean.
  • Artista Libreen Mugimenduaren Ekintzailea da, 1983an CAP/ FAZ (Filipinetako Artisten Zentroa) sortu zuen, eta Benigno Aquinoren hilketetan protesten buru ibili zen.
  • 1984: “Bayan ko: kapit sa patalim / Nire herrialdea: Labanaren ahoari eutsi”. Marcosek debekatua izan zen; film horrekin Cannesera itzuli zen eta urte horretako Urrezko Palma irabazi zuen, beste sari batzuen artean bat aipatzearren.  
  • Marcosen diktaduraren bukaeran, bere filmek herrialderako kontrabando gisa funtzionatzen dute, debekatuta zeudela eta.
  • 1986: Corazón Aquinok eskatu zion konstituzio berria burutzen esku hartu zezala.  Hala eta guztiz ere, Presidentaren politikekin ez zen bat etorri azkenean.
  • 1987: Christian Blackwood-ek (alemaniarra), dokumental bat egin zuen “Signed: Lino Brocka / Sinatua: L. B.”, 1988an Berlinen “bakearen aldeko saria” irabazi zuena.
  • Giza eskubideen alde: “Miguelito, Ang batang rebelde / Miguelito, gazte bihurria” (1986), “Orapronobis / L’insoumis” (1989) Cannesera ere joan zena, “Gumapang ka sa lusak / Kontu zikinak”(1990)
  •  1997: Zinema Arteen Sari Nazionala jaso zuen hil ondoren.

txarli otaola (2012ko apirila)