LIBRE TE QUIERO

LIBRE TE QUIERO

Gonb.: Basilio Martín Patino, zuzendaria.

Libre te quiero (Basilio Martín Patino, 2012) 15M protesta mugimenduari buruzko dokumental ederra da. Dokumental honen ezaugarri nagusia da ez dagoela offeko narratzailerik ez elkarrizketaturik: noizean behingo musikaz gain, manifestazio eta elkarretaratzeetako soinuak dira entzuten ditugunak: batzuetan jendearen hitzaldiak, besteetan batukadak, Sol plazako akanpadan jotzera datozen era eta estilo guztietako musikariak… Muntaketak ere horixe erakusten digu: haur, zahar, gazte, gizon eta emazte, jendea eta jendea, protestan dabiltzanak gehienak, poliziak ere bai ez gutxi, ikusmiran daudenak inoiz edo behin. Irudiak ederrak dira, eta manifestazio jendetsu batek bertan dagoenarengan sortzen duen hipnosi efektuaren modukoa eragiten diote ikusleari. Ez dago narrazio espliziturik, ez azalpen historikorik, ez testuinguru politikorik. Beharrik ere ez beharbada.

Areto orria

2013/11/05 · LIBRE TE QUIERO ∙ España ∙ 2012 ∙ 60 min ∙ Zuz Basilio Martín Patino ∙ G Basilio Martín Patino ∙ Arg Alfonso Parra ∙ Mnt Jorge Lacaci eta Adoración G. Elipe ∙ M Libre te quiero, Amancio Prada ∙ Prd La Linterna Mágica S.L. · Akt Dokumentala