LES COWBOYS

LES COWBOYS

Gonb.: Thomas Bidegain, zuzendaria eta gidoigilea

«Euskal Gidoigileak»-ekin elkarlanean emanaldia

Les cowboys: Thomas Bidegainen opera prima, zerekin eta Frantzian kokatutako western batekin ausartzen da. Balland familia (ama, aita, alaba eta semea)  frantziar zelai zabalean modu lasaian bizi da. Bat-batean, Kelly alaba desagertzen da (Iliana Zabeth, Bertrand Bonelloren “L'Apollonide”-n  ere lan egin zuena). Aita, Alain Balland (François Damiens) bilatzen hasiko da semearekin batera, George “Kid” (Finnegan Olfield gaztetan). Helburu nekagarria eta amaiezina bihurtuko da bilaketa, etengabeko egoera oker eta pasadizo bihurriz josia. 2015eko Cesar sarietako “Opera prima” saileko izendapena eskuratzeko balio izan zaio Thomas Bidegaini eta tartean, F. Damiensi, aktore onenarena. Thomas beraren eta Laurent Abitbolen ideatik abiatuz, erlijioaren gaia sartzen dute filman Ahmed, Kellyren mutil-lagunaren bidez (Mournir Margoum). Hilezkorrak diren western klasikoak berpizten ditu Bidegainek intriga ikutuak erruz emanez. Musika eta fotografia bidaiarien lagun hurkoak izanen dira. Erreparatu Espainian ipini dioten izenburuari: “Mi hija, mi hermana” (Ene alaba, ene arreba).

Areto orria

 

2016/06/14 · Frantzia/Belgika ∙ 2015 ∙ 114 min ∙ Zuz Thomas Bidegain ∙ G Thomas Bidegain eta Noé Debré ∙ Arg Arnaud Poitier ∙ Mnt Géraldine Mangenot ∙ M Raphael Haroche ∙ Prd Les Productions du Trésor / La Fabrique Films / Lunanime ∙ Akt François Damiens · Finnegan Oldfield · Agathe Dronne · Ellora Torchia · John C. Reilly