LE QUATTRO VOLTE

LE QUATTRO VOLTE

Premio Europa Label Cinema en la Quincena de Realizadores de Cannes 2010.

“Le quattro volte” bizitzaren eta naturaren zikloen eta denboratik at dagoen leku bateko tradizio ahantzien ikuspegi poetikoa da. Elkarren artean modu misteriotsuan lotuta dauden lau bizitzaren sekretua ezagutzeko, ikuslea mundu ezezagun eta magiko batera eramango duen filma.

Michelangelo Frammartino (Milan, 1968). Hainbat film labur egin ditu 1995. urtetik (Tracce, L'occhio e lo spirito eta Io non posso entrare), baita zenbait bideoinstalazio interaktibo eta Scappa Valentina (2001) erdimetrajea ere. Bere lehenengo film luzea, Il dono (2003), Locarnoko zinema jaialdian estreinatu zuten. Le quattro volte filmak, Label Europa Cinemas saria irabazi zuen Canneseko 2010eko Errealizadoreen Hamabostaldian. 2005. urtetik, zinema zuzendaritzako eskolak ematen ditu Frammartinok Bergamoko Università degli Studi unibertsitatean.

Areto orria

2012/01/24 · LE QUATTRO VOLTE · Italia / Alemania / Suiza · 2010 · 88 min · Zuzendaritza: Michelangelo Frammartino · Gidoia: Michelangelo Frammartino · Argazkia: Andrea Locatelli · Muntaketa: Benni Atria eta Maurizio Grillo · Aktoreak: Giuseppe Fuda ∙ Bruno Timpano ∙ Nazareno Timpano