MONTY PYTHON’S THE LIFE OF BRIAN

MONTY PYTHON’S THE LIFE OF BRIAN

Fas Zineklubeko 60+1 urteurren hasiera emateko Emanaldi Berezia.

LbM: LOCO CON BALLESTA (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 17 min ∙ Zuz Kepa Sojo ∙ Publikoak emandako Saria eta Euskal Gidoirik Onenarentzako Saria ZINEBI55 2013

Gonb.: Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Diputatua; Kepa Sojo, laburmetraiaren zuzendaria

Umore absurdoz eta lotsagabez ondutako parodia zoro bezain zoragarria da Brian-en bizitza, Monty Python umoregile ingelesen taldeak idatzi eta interpretatua, eta Georges Harrison Beatles taldeko kideak finantzaturikoa. Gure kulturako mitorik ezagunena (Jesus Nazaretekoa) txantxagai hartzeak abantaila nabarmen bat zuen: erreferentzia ezagunekin jolastea; baina baita arrisku handiak ere: debekuak, talde integristen presioak… Zuzenean ez Jesus baizik garai berean bizi izan zen pertsona anonimo bat protagonista jartzea irtenbide bikaina izan zen, epaitegiak saihesteko eta distantzia handiagoz jokatzeko. Esketx jenialez osaturiko filma da hau, asko eta asko gogoan gorderik ditugunak, eta esan liteke sakonean intolerantziaren kontrako mezu bat daukala, bai bere bertsio politikoan, bai erlijiosoan.

Areto orria

2014/01/07 · MONTY PYTHON’S THE LIFE OF BRIAN ∙ Reino Unido ∙ 1979 ∙ 93 min ∙ Zuz Terry Jones ∙ G Monty Python ∙ Arg Peter Biziou ∙ M Geoffrey Burgon ∙ Prd HandMade Films ∙ Akt Terry Gilliam ∙ John Cleese ∙ Michael Palin ∙ Graham Chapman ∙ Eric Idle ∙ Terry Jones (Monty Python)