THE LAST PICTURE SHOW

THE LAST PICTURE SHOW

Fas Zineklubeko 64. kurtsoaren hasiera emateko Emanaldi Berezia. Gonbidatua: Iñigo Salinero, aktorea

Orain dela 36 urte (1980-03-10) Peter Bogdanovich-ek Faseko bazkideak hunkitu zituen film honekin. Eta harrezkero gure gogoan geratu zen. 1939. urtean New York-en jaio zen guraso artista kanpotarrak izanik (serbiar-austriar). The Last Picture Show pelikularekin gailurrera iritsi zen, film borobila egiten lortu zuelako. Istorioa, argazkigintza (zuri-beltzean), musika (Hank Williams-en country doinuak) eta aktore gazte (Cybill Shepherd, Timothy Bottoms, Jeff Bridges) eta ez hain gazte (Ben Johnson eta Cloris Leachman oskarizatuak) bikainekin lortu zuen film aparta hau. Texas dekadente batetara eramaten gaitu non harremanak gurutzatzen diren eta hunkitzen gaituzten. Zineaz maitemintzen zaituen film horietakoa da. Bogdanovich-ek aurrekarien iturrietatik edan arren, narrazio filmikoan aurrera pausoa emango du eta aurrerapen horren eredu bilakatuko da. Beraz, utz ditzagun gure zentzuak aske eta bidaiatu dezagun 50. hamarkadara, irudi eta musika ederrekin murgiltzera. Itzali argiak eta goza dezagun!

Areto orria

 

2017/01/10 · THE LAST PICTURE SHOW ∙ Estatu Batuak ∙ 1971 ∙ 118 min ∙ Zuz Peter Bogdanovich ∙ G Peter Bogdanovich eta Larry McMurtry, Larry McMurtry-ren eleberrian oinarrituta · Arg Robert Surtees · Mnt Donn Cambern · M Phil Harris / Johnny Standley / Hank Thompson · Prd Columbia Pictures / BBS Production · Akt Timothy Bottoms · Jeff Bridges · Cybill Shepherd · Ben Johnson · Cloris Leachman