La Sombra de Nadie

La Sombra de Nadie

1967ko negua. Laura, bederatzi urteko haurra, Pirinioetako barnetegi baten ondoan itota agertzen da. Hilabete beranduago, Marco hiritik heltzen da eta mendian bakartuta dagoen etxe bateko ganbaran kokatzen da. Barnetegiko zuzendaria, Julia, Monikaren, Lauraren logelakidearen inguruko gertakari arraroen lekuko da. Izan ere, Monika ziur baitago Laurak han jarraitzen duela.

Nork ez du beldurrik? Beldur pertsonala edota beldur kolektiboa. Gainera, bizi gareneko gizartean, «arriskutsu» bezala kalifikatu den honetan, beldurren abanikoa tradizionala baino askoz ere zabalagoa da. Baina, gizarte idilikoan ere, beldurrak geure baitan egoten jarraituko luke, sakonki gizatiarra baita.

Areto orria

2011/01/18 · LA SOMBRA DE NADIE · Espainia · 2006 · 97 min · Zuzendaritza: Pablo Malo · Gidoia: Pablo Malo · Argazkia: Pablo Rosso · Muntaketa: Berta Frías · Ekoizpena: Luis del Val eta Luis Goya, Media Films · Aktoreak: José Luis García-Pérez ∙ Philippine Leroy-Beaulieu ∙ Manuel Morón ∙ Vicente Romero ∙ Andrés Gertrudix ∙ Andrea Villanueva