LES NEIGES DU KILIMANDJARO

LES NEIGES DU KILIMANDJARO

Mugarik gabeko Ekonomilariekin elkarlanean emanaldia

Gonb.: Paul Urkijo, laburmetraiaren zuzendaria eta MgEekin hitzaldi-eztabaida

Les neiges du Kilimandjaro Robert Guédiguianen azken lana da. Marseillan jaio zen zinemagile frantziar honen ibilbide profesionala luze bezain oparoa izan da. Hauxe bere 12. lana dugu eta aurreko filmen artean ez dira gutxi kritikaren oniritzia jaso dutenak. Honela, L'Argent fait le bonheur, bere estreineko lanarekin (1992), hasiera eman zion eskuarki arrakastatsu eta saritua izan den karrerari. Marius et Jeannette (1998), La ville est tranquille (2000) edo Marie-Jo et ses deux amours (2001) dira bere ibilbidean nabarmentzea merezi duten zenbait zinta.

Michel eta Marie-Clairek bikote zoriontsua osatzen dute. Senarra langabezian geratu bada ere, bere bizimodua guztiz beteta dago. Bilobak zaintzen, lagunekin elkartzen... biziera atsegina da eurena. Hala eta guztiz ere, laster pairatu beharko duten gorabehera batek beren mundua hankaz gora jarriko du.

Areto orria

2012/02/12 · LES NEIGES DU KILIMANDJARO · Frantzia ∙ 2011 ∙ 109 min ∙ Zuz Robert Guédiguian ∙ G Robert Guédiguian eta Jean-Louis Milesi ∙ Arg Pierre Milon ∙ Mnt Bernard Sasia ∙ M Pascal Mayer · Prd Agat Films & Cie / Ex Nihilo / France 3 Cinéma · Akt Ariane Ascaride ∙ Jean-Pierre Darrousin ∙ Gérard Meylan