AS MIL E UMA NOITES: VOL. 1, O INQUIETO

AS MIL E UMA NOITES: VOL. 1, O INQUIETO

Aurkezpena: Norberto Albóniga, Fas Zineklubeko batzordekidea

Paulo Rocha, Manoel de Oliveria edo João César Monteiro aipa ditzakegu 70. hamarkadan hasi eta gaur egunerarte luzatu den Portugalgo zine berriaren iraultzaren espiritu fundatzaileetako batzuk bezela. Baina orain galdera beste bat da: nor hemen eta orain? Zein da klasiko eta berrien arteko erlazioa? Eta batez ere: zergatik jarraitzen du izaten Portugalgo zineak nazioarteko zinefilia eta zinemaldi zirkuitoan presentzia berezia, eragina eta arrastoa uzten duten horietako bat? Jakin egin nahi dugu eta arrazoi horregatik Fas zineklubean Portugalgo zinearen etapa berri honetan adierazgarri diren zuzendariak, errealizadoreak eta filmak aurkezten ditugu noizean behin. Izen batzuk: Pedro Costa (Ne change rien, Fas zineklubean ikusita 2011ko abenduan), Rita Azevedo Gomes (A vingança de uma mulher), João Pedro Rodrigues (O ornitólogo), eta, batez ere, Miguel Gomes (Tabú, As Mil e Uma Noites).

Areto orria

 

2017/03/14 · AS MIL E UMA NOITES: VOL. 1, O INQUIETO ∙ Portugal ∙ 2015 ∙ 125 min ∙ Zuz Miguel Gomes ∙ G Telmo Churro / Miguel Gomes / Mariana Ricardo · Arg Mário Castanheira eta Sayombhu Mukdeeprom · Mnt Telmo Churro · M Mariana Ricardo · Prd O Som e a Fúria / Shellac Sud / Komplizen Film · Akt Miguel Gomes · Carloto Cotta · Adriano Luz · Rogério Samora