LES MAINS EN L'AIR

LES MAINS EN L'AIR

Azken hamarkada zinema mundutik kanpo eman ondoren, istorio hunkigarri batekin bueltatu da Romain Goupil zuzendaria. Paperik gabeko etorkinen gaineko politiken eta horiek dituzten ondorioen inguruan jardungo du. Horretarako, haurren ikuspegitik jorratuko du gaia. Parisen girotutako filma da, 2009an. Milana da protagonista, txetxeniarra, institutuko ikaslea. Lagunartean igarotzen ditu eskola egunak, baina egun batean Yousseff laguna eta haren familia deserrituko dituzte. Milana, herrialdea uztera behartuko duten beldur, lagunekin elkartuko da, eta promesa bat egingo dute: betirako elkarrekin egotea.

Areto orria

2012/02/21 · LES MAINS EN L'AIR · Francia · 2010 · 90 min · Zuzendaritza: Romain Goupil · Gidoia: Romain Goupil · Argazkia: Irina Lubtchansky · Muntaketa: Laurence Briaud · Ekoizpena: Les Films du Losange · Aktoreak: Valeria Bruni- Tedeschi ∙ Linda Doudaeva ∙ Blaise Jules Ritmanic ∙ Alice Louna ∙ Louka Masset ∙ Jeremie Yousaf