LA SOIF DU MONDE

LA SOIF DU MONDE

«Bilboko Uraren Taldea»rekin elkarlanean emanaldia

Gonb.: Iñaki Alonso (ACNUR Euskal Batzordea) eta Aitziber Fernández (Área de Igualdad Cooperación y Ciudadanía-Ayto. de Bilbao)

2010ean, Nazio Batuek adierazi zuten edateko ura eta saneamendua izatea giza eskubide bat dela. Hala eta guztiz ere, edateko urik eta oinarrizko saneamendurik eza da haurren heriotzaren bigarren kausa, eta, horrez gain, herrialde txiroetan sortzen diren gaixotasun guztien %88 eragiten du.
Eskubide hori pertsona guztiek izan dezaten, ezinbestekoa da ura ondasun publikotzat, sozialtzat eta kulturaltzat hartzea; azken finean, salgai izateari uztea eta beste giza eskubide batzuei lotzea, hala nola bizitzarako, osasunerako, garapenerako eta hezkuntzarako eskubideari.
La Soif du Monde, Yann Arthus-Bertrand egindako dokumental eder honek, hori guztiei buruz pentsarazten digu.

Areto orria

2013/10/31 · LA SOIF DU MONDE ∙ Francia ∙ 2012 ∙ 101 min ∙ Zuz Yann Arthus-Bertrand / Thierry Piantanida / Baptiste Rouget- Luchaire ∙ Arg Yann Arthus-Bertrand ∙ M Armand Amar ∙ Prd Marc Stanimirovic / Yann Arthus-Bertrand / Jean-Yves Robin / Nicolas Coppermann · Akt Dokumentala