LASA ETA ZABALA

LASA ETA ZABALA

«Euskal Gidoigileak»-ekin elkarlanean emanaldia · Gonb.: Pablo Malo, zuzendaria eta Joanes Urkixo, gidoigilea

1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatu gazteak Baionan aztarnarik utzi gabe desagertu dira. Hamabi urte igaroko dira beraien gorpuak identifikatuak izan arte, erailda eta kare biziz ehortzita. Horrela sumario luze bezain okerra hasiko da; Iñigo, senideen abokatua, eta Fede bere laguntzailea, hiltzaileak justiziaren aurrera eramaten saiatuko dira, eta arrisku pertsonal biziei aurre egitearekin batera, joko zikinari joko zikinaz erantzutea zilegi den erabaki beharko dute.

* Zuzendariari buruzko informazio gehiago: 2011ko lehenengo hiruhilekoaren Fas zineklubaren programan eta gure web orrian: www.cineclubfas.com.

Areto orria

Solasaldiaren kronika

 

2015/05/26 · LASA ETA ZABALA ∙ Espainia ∙ 2014 ∙ 107 min ∙ Zuz Pablo Malo ∙ G Joanes Urkixo ∙ Arg Aitor Mantxola ∙ Mnt Raúl López ∙ M Pascal Gaigne ∙ Prd Abra Prod. S.L. ∙ Akt Unax Ugalde · Francesc Orella · Oriol Vila · Jon Anza · Cristian Merchan · Ricard Sales · Javier Mora · Iñaki Ardanaz