LA RECONQUISTA

LA RECONQUISTA

FLb: TIGGER! (D) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 10 min ∙ Zuz Iban del Campo

Gonb.: Jonás Trueba, zuzendaria

Errekonkista, Jonas Truebaren laugarren luzemetraia da. Manuela eta Olmo, 15 urte igaro ondoren elkar ikusiko zutelakoan (nerabezaroan egindako promesa), film honek topaketa hori kontatuko du. Premisa erromantiko honetatik hasita, Errekonkista denboraren bilaketa bati buruzko filma da, denboraren kontzientziarena, galdutako denborarena eta berreskuratutako denborarena. Gure oroitzapenak eta gure memoria galdua, hitzak, keinuak eta leialtasunez jarraitzen ditugun sentimenduak nahasten dira denak film honetan, haiek guztiak badira gu definitzen gaituztenak eta orainean, iraganean eta etorkizunean interpelatzen gaituztenak.
Errekonkista oihartzun desberdinak izango ditu, hitzen, keinuen, abestien, soinuen, koloreen eta begiraden erritmo desberdinen bitartez. Azken finean, Jonasek gustatzen zaion zinea egiten du, bere isla dena.


Areto orria

 

2017/05/30 · LA RECONQUISTA ∙ Espainia ∙ 2016 ∙ 108 min ∙ Zuz Jonas Trueba ∙ G Jonas Trueba · Arg Santiago Racaj · Mnt Marta Velasco · M Rafael Berrio · Eko Los ilusos films · Akt Itsaso Arana · Francesco Carril · Aura Garrido · Pablo Hoyos