LARA IZAGIRRE

LARA IZAGIRRE

Lara Izagirre Garizurietak (Zornotza, 1985), Ikus-entzunezko Komunikazioan EHUn graduatu ondoren, alde egin zuen New Yorkera Zinema-produkzioan trebatzeko (NYFA, New York Film Academy). Ez zen horrekin asetu ordea. Hurrengo geltokia, Bartzelona, ESCAC (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya), oraingo honetan Gidoigintza ikasteko. Bertan hasiko da bere opera primaren gidoiarekin “Un otoño sin Berlín” (2015).
Ibilbide azkar horren zehar, film laburren munduan murgilduta, hasiko da idazten eta egiten “Spiderman and Grandma” (2009), eta gutxi balitz, gidoilaria eta zuzendaria izateaz gain, ekoizlea ere dugu “Bicycle Poem” (2010) delakoan.  Ildo bereko beste hiru film gehiago (laburrak) egin ditu.
2012an harri eta zur utziko zaituen dokumentala egin zuen: “Next Stop: Greenland”, 29´koa. Goi mailako zazpi kirolariei (Alex Txikon, Alvaro Bultó...) jarraituko die Groenlandiako ingurugiro latzean eskalatu eta base jauzia egiten duten artean.
Film luzerako behin betiko urratsa  eman du Izagirrek, Irene Escolar saritu zutenean (Ezusteko Aktore Onena 2015) “Un otoño sin Berlín”  delakoan egindako lan bikainagatik.