La Mosquitera

La Mosquitera

Bukatu berri den Valladolideko (Espainia) Seminci zinemaldi entzutetsuan, Agusti Vilaren hirugarren film luzeak eman du ezusterik handiena. Epaimahaiaren zilarrezko galburua irabazi du, eta Emma Suarezek, emakumezko aktore onenarena. Nahiko gai gordinak jorratzen ditu filmak ‐ gaixotasuna, intzestua eta heriotza‐, baina horiei ironiaz begiratu nahi izan die zuzendariak, horretarako umore beltza erabilita. Pertsonaia guztiak sare ikusezin batean daude harrapatuta eta ez dakite hortik nola atera. Azkenaldi honetan sona handia eskuratu duen ekoizle bat dago film honen atzean: Lluis Miñarro.

Areto orria

2011/03/15 · LA MOSQUITERA · Espainia · 2010 · 95 min · Zuzendaritza: Agustí Vila · Gidoia: Agustí Vila · Argazkia: Neus Ollé ∙ Muntaketa Martí Roca · Ekoizpena: Lluis Miñarro · Aktoreak: Enma Suárez ∙ Eduard Fernández ∙ Geraldine Chaplin ∙ Àlex Brendemühl