LA MORT DE LOUIS XIV

LA MORT DE LOUIS XIV

Sesión especial en el Guggenheim Bilbao Museoa (auditorio) · 17:30 h.

Saio hau TopARTE programaren barruan dago, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurreneko ospakizunen barne

Aurkezpena: Norberto Albóniga, Fas Zineklubeko batzordekidea

Aurreko urteetan beste “Fas” zuzendariek koadro baten barnean sartu izan gintuzten: Peter Greenaway (1985-2008), Derek Jarman (1991), Lech Majewski (2013), Jean-François Laguionie (2014), batzuen artean. Albert Serrak beste pauso bat ematen du, gortearen intrigetara gonbidatzen gaitu, argi-ilunetan gozarazten, koadroan barneratzea lortzen du. Kontenplaziotik hasita, parte hartzera eramango gaitu, eta irudimen apur batekin istorioan sartuko gara (eta ez da edozein istorio!). Albert-ek ia bi ordutan gure aditasuna mantentzea lortzen du, “ohe-aretoa” utzi gabe (meritua!). Oraingoan, Albert elkar lanean arituko da Thierry Lounas-ekin (aurreko “heriotzan” gidoilaria izan zena), gidoi intrigantea eraikiz. Film honetan beste “Serra marka” “Marselles/Le Brun”-en (Vincenç Altaio) agerraldia izango da, adituen erabakiak kolokan jarriko dituena, irribarrea aterarazten. Emakumearen trataera fina erabat aipagarria da, bi pertsonaia landuz: Madame de Maintenon eta Madame de Ventadour, Luis XIV. garaiko gortean emakumeak zuen pisua aurkeztuz. Hitzik gabe uztekoa, Jean-Pierre Léaud, ikaragarria!


 

2017/05/20 · LA MORT DE LOUIS XIV ∙ Frantzia / Espainia / Portugal ∙ 2016 ∙ 115 min ∙ Zuz Albert Serra ∙ G Thierry Lounas eta Albert Serra · Arg Jonathan Ricquebourg · Mnt Ariadna Ribas eta Artur Tort · M Marc Verdaguer · Eko Capricci Films / Andergraun Films / Rosa Filmes / Bobi Lux · Akt Jean-Pierre Léaud · Patrick d'Assumçao · Marc Susini · Bernard Belin · Irène Silvagni · Vicenç Altaió