LA INFLUENCIA

LA INFLUENCIA

Eguneroko bizitzaren arazoek zigortzen duten emakume ahul eta nahasi baten istorioa da. Ondasunak bahitzen dizkiote, bere kosmetiko-denda ixten diote eta bere bi seme-alaben etorkizuna lanbrotsu bilakatzen da oso. Umeen bizitasunak amaren apatiarekin egiten du talka, hau mantsokiro depresio sakon batean murgilduz. Amak suertatzen zaizkion arazoak konpontzeko heldutasuna eta indarra ez duela ikusita, umeek nolabait aurrera egin beharko dute. Bizitza aurrera doan heinean gauzak aldatu egiten dira. Batzuetan aldaketa hauek hain dira mantsoak ezen ez baitira igarri ere egiten, besteetan bortitzak dira oso, eta ezustekoak, baina dena aldatu egiten da ezinbestean.

Areto orria

2012/01/31 · LA INFLUENCIA · España / México · 2007 · 95 min · Zuzendaritza: Pedro Aguilera · Gidoia: Pedro Aguilera · Argazkia: Arnau Valls Colomer · Muntaketa: Pedro Aguilera eta Javier García de León · Ekoizpena: Jaime Romandía, Pedro Aguilera, José María Lara y Carlos Reygada · Aktoreak: Paloma Morales ∙ Romeo Manzanedo ∙ Jimena Jiménez ∙ Gustavo Prims