LA SOURCE DES FEMMES

LA SOURCE DES FEMMES

«Bilboko Uraren Taldea»rekin elkarlanean emanaldia

Gonb.: Silvia de Gregorio (Euskadiko GGKEen Koordinakundea) y Conchi Uriguen (Educo)

Ekialde Erdiko herrialde txiki batean, tradizioak emakumeek ur bila joan behar dutela dio, eguzki gogor baten pean, mendi goian jaiotzen den iturri batetara joateko. Leila, ezkondutako emakume gazte bat, beste emakumeei sexu greba bat proposatzen die: ez dituzte harreman sexualik izango, gizonek beraiekin ura herrixkaraino ekartzen lagundu arte.
Ceaucescuren diktadurapetik  22 urterekin ihes egin zuen errumaniar zinegile honek zera lortu zuen: maitasuna, salaketa eta sakontasun antropologikoa uztartzea. Giza-eskubideen urratzea salatzen du, arazo politikotzat barik giza desbideratzetzat joz. Eta dena, harmoniaren bila, honek bakoitzaren eta elkartekoaren, gizabanako eta gizartearen arteko oreka dakarrelarik. Harmonia hau iradokimena duen eta xaloa den norbaitek beste guztiak gorantz gidatzen dituenean lortuko da, irekiera transzendentean.

Areto orria

2013/10/29 · LA SOURCE DES FEMMES ∙ Francia / Italia / Bélgica ∙ 2011 ∙ 135 min ∙ Zuz Radu Mihaileanu ∙ G Radu Mihaileanu eta Alain-Michel Blanc ∙ Arg Glynn Speeckaert ∙ M Armand Amar ∙ Prd Radu Mihaileanu / Luc Besson / Denis Carot / Gaetan David / André Logie / Marie Masmonteil ∙ Akt Leïla Bekhti ∙ Hafsia Herzi ∙ Biyouna ∙ Salek Bakri ∙ Sabrina Ouazani ∙ Mohamed Majd