MIRABEA (The Handmaiden)

Mirabea (The Handmaiden)

Gonb.: Eugenio Puerto, FANT Zinemaldiaren programazioko zuzendaria

Mirabea, Park Chan-wook-en maisulan berria da. Sitges Zinemaldiaren Publiko saria jaso zuen azken edizioan. Sara Waters-en “Falsa identidad” eleberrian oinarritutako thriller erotiko eta garaikoa da.
Hegokorear zuzendariak istorioa 1930eko Koreara egokituko du, japoniarren menpe zegoeneko garaiara. Giro honetan Sookee gaztea dugu, Hideko emakume japoniar gazte batengandik neskame gisa kontratatua izango dena. Azken hau luxuzko etxe handi batean bizi da bere osaba bibliofiloarekin. Berehala Sookee gazteak topatuko du Hideko aristokrata depresiboa, sekretu pisutsua gordetzen duena…
Bikain girotua dagoen filma da. Dekorazio ikaragarriak erabiliko ditu garaia maisuki deskribatzeko. Pelikula honekin  Park Chan-wook-ek utziko ditu aintzina egindako film bortitzak eta intriga psikologikoan murgilduko gaitu pertsonaien eta ikusleen artean sortzen duen harreman bereziarekin.

Areto orria

 

2017/03/28 · AH-GA-SSI ∙ Corea del Sur Hego Korea ∙ 2016 ∙ 145 min ∙ Zuz Park Chan-wook ∙ G Chung Seo-kyung eta Park Chan-wook, Sarah Waters-en eleberrian oinarrituta · Arg Chung Chung-hoon · Mnt Sang-Bum / Kim Jae-Bum · M Cho Young-wuk · Prd Park Chan-wook / Syd Lim · Akt Kim Min-hee · Jo Jin-woong · Ha Jung-woo · Kim Tae-ri