THE SHOCK DOCTRINE

THE SHOCK DOCTRINE

Sesión en colaboración con Economistas sin Fronteras y el Colegio Vasco de Economistas.

Merkatu librean oinarritutako ekonomia ez da aurrera atera demokrazia eta askatasun giroan, herritarrek hala eskatu eta bultzatuta, baizik shock, krisi, larrialdi, hondamendi, gerra… garaiak aprobetxatuz eta, hainbatetan, inposatuta. Aski da etsai bat asmatzea, mamua, edo jendearen noraeza baliatzea, zas! eredu ekonomiko liberal bortitza ezartzeko. Hori da “The Shock Doctrine” dokumentalaren ardatza, Naomi Klein ekonomialariaren liburuan oinarritua.

Abiapuntua 1976ko Ekonomia Nobela jaso zuen Milton Friedman estatubatuarraren talka ekonomikoaren terapia da, merkatuaren erabateko askatasunean errotua. Eredu ekonomiko hori Pinocheten Txilen, diktadura garaiko Argentinan, Malvinetako gerraren osteko Ingalaterran… nola ezarri zen aztertzen du filmak, beldurrean oinarritutako ekonomiara iritsi arte, irailaren 11z geroztik.

Areto orria

2012/10/23 · THE SHOCK DOCTRINE · GB ∙ 2009 ∙ 79 min ∙ Zuz Michael Winterbottom eta Mat Whitecross ∙ G Naomi Klein, Michael Winterbottom eta Mat Whitecross, Naomi Kleinen liburu batean oinarrituta ∙ Arg Ronald Plante eta Rich Ball ∙ Mnt Paul Monaghan, Michael Winterbottom eta Mat Whitecross ∙ Prd Andrew Eaton ∙ Akt Ewen Cameron ∙ Janine Huard ∙ Naomi Klein