KOLDO SERRA

KOLDO SERRA

Koldo Serra de la Torre (Bilbo, 1975) euskal zinema zuzendari eta gidoigilea da eta “Bosque de sombras” filmearen egilea. 'Arsénico P.C.' produkzio etxea sortu zuen Borja Crespo, Nacho Vigalondo, Borja Kobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. Zenbait laburmetrai (Háchame, 1996; Amor de madre, 1999; El tren de la bruja, 2003); musika bideoak (Extremoduro, Estopa, El sueño de Morfeo, Deluxe, Doctor Deseo...) eta iragarkiak edota telebistarako programak ere egin eta gero, 2006an bukatu zuen bere lehen luzemetraia, hemen aurkezten duguna: “Bosque de sombras”.

Koldo Serra egon zen gure zineklubean 1999ko martxoaren 16an, Gorka Vazquezekin, Amor de madre laburmetraia aurkezteko eta berriro izuliko da Fas-era Euskal Gidoigileen laguntzarekin.

Oinarrizko filmegintza: Háchame (CM, 1996) ∙ Amor de madre (codirigido con Gorka Vázquez, CM, 1999) ∙ El tren de la bruja (CM, 2003) ∙ Bosque de sombras (2006)