KOLDO ALMANDOZ

KOLDO ALMANDOZ

Koldo Almandoz (Donostia, 1973), Nafarroako Unibertsitatean Ikus entzumenezko Kazetaritzan lizentziatu eta gero, New Yorkeko Unibertsitatean eta Boiseko Unibertsitate Estatalean jarraitu zituen ikasketak. New Yorken bere lehenengo film laburra egingo du, Razielen itzulera (1998). Horren ostean kameraren atzean beste 19 lan egingo ditu: Belarra (2002), Amuak (2004), Midori (2006), Ahate pasa (2009), Deus et machina (2012), Hubert Leblonen azken hegaldia (2014) batzuen artean (hauetariko batzuk Fas zineklubean ikusitakoak). Bere ahalmen artistikoa agerian ikus daiteke aipatutako lanetan. Hainbat medioekin elkar lanean aritu da (Euskadi Irratian, Egunkarian, El Pais-en) eta The Balde aldizkariaren zuzendaria da 2003 urtetik aurrera.