KINATAY

KINATAY

Premio a la Mejor Dirección en el Festival de Cannes 2009.

Sesión en colaboración con la UPV/EHU y BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura), dentro del «Ciclo de Nuevo Cine Filipino».

2009 oso urte ona izan zen Cannes Zinemaldian: Lars von Trier (“Antichrist”), Quentin Tarantino (“Inglorious Bastards”), Michael Haneke, Park Chan-Wook, Ken Loach, Almodovar, Alain Resnais, Jane Campion edo Michel Audiard han egon ziren haien azken lanak aurkezten. Michael Haneke-k Urrezko Palma irabazi zuen “Zinta zuria” filmagatik eta Epaimahaiaren Sari Handia Jacques Audiard zuzendariaren “Un prophète” filmarentzako izan zen, baina Zuzendari Onenaren Saria Brillante Mendoza filipinarrak irabazi zuen “Kinatay” filmari esker. Ez da aurkezpen-gutuna txarra.

Zuzendariak berak dioenez: “Nire pelikuletan gizarte gaiak jorratu behar ditut nahitaez, ezin saihestuzkoa da Filipenei buruz aritu nahi badut. Herrialde azpigaratuetan halako istorioak daude, eta horien berri eman behar dugu”.

Areto orria

2012/04/24 · KINATAY · Filipinas / Francia ∙ 2009 ∙ 105 min ∙ Zuz Brillante Mendoza ∙ G Armando Lao ∙ Arg Odyssey Flores ∙ Mnt Kats Serraon ∙ M Teresa Barrozo ∙ Prd Didier Costet eta Ferdinand Lapuz ∙ Akt Coco Martin ∙ María Isabel López ∙ Jhong Hilario ∙ Julio Díaz ∙ John Regala ∙ Mercedes Cabral