JOSU VENERO

JOSU VENERO

JOSU VENERO, zinema zuzendaria

Josu Venero (Bilbo, 1962). Bilboko Ikus-entzunezkoen Eskolan ikasi zuen. Ikus-entzunezkoen munduan egiten du lan duela 20 urte baino gehiago, eta guztira, 25 dokumentaletik gora egin ditu telebistarako, gehienak arteari buruzkoak. Gaur egun, berak zuzentzen ditu Bilboko Guggenheim Museoaren dokumental guztiak. Esperientzia zabala du publizitatearen eta bideo korporatiboen munduko zuzendaritzan. Duela gutxi, berak zuzendutako Tener el corazón en el lugar equivocado (2009) arte-dokumental onena aukeratu zuten 2010eko Bogotako jaialdian, eta Goya sarietarako sailkatu zuten.
* Argazkian, Josu Venero (eskuinean) eta Jose Antonio Sistiaga (ezkerrean) Donostiako Zinemaldian.