JOSE MARI GOENAGA

JOSE MARI GOENAGA

Jose Mari Goenaga (Ordizia, Gipuzkoa, 1976). Enpresa Zientziak ikasi zituen Manchesterren eta Donostian. Ikasketak bukatzerakoan, Urnietako Sarobe Aretoan Errealizazio ikastaro bat burutu zuen. 2001ean, beste lau lagunekin batera, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen eta bertan, Ikus-Entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du bai zuzendari, bai gidoilari eta ekoizle gisa. 80 egunean eta Loreak, Jon garañorekin batera zuzenduta, bere film luze garrantzitsuenak dira.

 

OINARRIZKO FILMEGINTZA: Loreak* (2014) Lagun mina (LbM, 2011) 80 egunean* (2010) Perurena (2010) Lucio (2007) Compartiendo Glenda (LbM, 2000)
* Jon Garañorekin batera zuzendaritza eta gidoia