JOSÉ LUIS GUERÍN

JOSÉ LUIS GUERÍN

José Luis Carrogio Guerín (Bartzelona, 1960). Zinema-zuzendari eta gidoilaria. Gaur egun, Europako ‘egile-zinemaren’ ordezkari nagusietako bat da, lan berezia eta poetikoa sortzeko gaitasun handia agertzen du, eta film-lengoaia etengabe berritzen ari den oso estilo pertsonala darabil, beti ere, edertasunaren ideia lortu nahian.
Aitortutakoaren arabera, ume koxkorra zelarik, berak ikusitako lehen filmak nolabaiteko frustrazioa sentiarazi eta pantailaz bestaldean aritzeko premia eragin zion. Autodidakta eta beti estetikan interesatua, hamabost urterekin ekin zion film laburrak filmatzeari, hasieran (1975ean) super 8 mm-ko kameraz baliatuz ibili bazen ere, gerora, 16 mm-koa erabiliko zuen, horretara, 1975 eta 1981 bitartean hurrengo lan hauek nabarmentzen dira: "Elogio de las ms" (1977), "La dramática pubertad de Alicia" (1978), "Memorias de un paisaje" (1979) edo "Naturaleza muerta" (1981). Gaur egun ere film laburrak egin ohi ditu.
Guerin-ek dioen moduan, ‘zinema artea da’, eta bera da, begirada (kamera)… bidez, munduaren filtrazioa egiten duen artista. Zinema klasikoan eta abangoardiakoan du interesa bereziki. Ikasminak eta eboluzionatzeko gogoak irakaskuntzaren mundura erakarri zuten, eta hortaz, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean zinemagintza-irakasle jardutera, hantxe sentsibilitate bereko zinemagileen bultzatzaile gisa jokatuz.
1985ean, lehen film luzea filmatuko zuen, alegia, Los motivos de Berta”, Berlingo Zinemaldiko Gazte Zinemaren Forumean aurkeztua. Bertan, besteak beste, Kultur Ministerioak emandako kalitate saria jasoko zuen. 1990ean Innisfree” dokumentala errodatu zuen,1991ko Premi Ciutat de Barcelona saria jaso zuena, beste batzuen artean 1.
Zinema eta Ikus-entzunezko Institutuak diruz lagundu zion hirugarren film luzea egin zezan, alegia, Tren de sombras” (1997)2 , zeinetan familiako film zaharren mundua gogora zekarkigun; halaber, horrekin zenbait sari jaso zituen, hala nola, Europako Fantasiazko Zinemaren Jaialdietako Federazioak emandako urrezko eta zilarrezko Méliès sariak.
Geroago, errodajeak egiten eta sariak jasotzen jarraitu du. 2001ean, “En construcción”, dokumentala filmatu eta sari bat edo beste jaso egin zuen, kasu baterako, Zinema Sari Nazionala eta Film Dokumentalik Onenaren Goya saria. Garai hartan, kolaboratzaile gisa aritu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean.
2007. urtean, “En la ciudad de Sylvia” estreinatu egin zuen, fikzio horrekin Ikuskizunen Kronikarien Elkarteak emandako Zuzendaririk Onenaren saria lortuz. Urte berean, “Unas fotos en la ciudad de Silvia” zuri-beltzez egindako dokumentala zuzendu zuen, aurreko fikziozko filmaren ingurukoa. Azken lanak honako hauek ditugu: “Guest” (2010), “Correspondencias: Jonas Mekas - José Luis Guerín” (2011) eta “Recuerdos de una mañana” (2011). 2015ean egin zuen “La academia de las musas” eta Fas zineklubera etorri zen berriro 2016ko ekainaren 7an pelikula aurkeztera.


1 Lehen film luzea proiektatzeko zenbait ahalegin egin ondoren (kopia bakarra mundu osoan), azkenean, Fas zineklubak lortu egin zuen Guerín gurean bertaratzea 1991ko martxoan, 'haren inguruko zikloa' antolatu zelarik: lehen eta bigarren film laburrak. San Vicente zinema-aretoak miresmenez hartu zuen zinegilea (1991-03-11), eta hura Fas-en 'irudiaren foroaren' hazi eta germena izan zen, modu horretara, hasiera eman zitzaien, azken hamarkadotan, zuzendariek gure zineklubera egindako bisitaldiei.

2 1998ko apirilaren 7an, José Luis Guerín berriro etorri zitzaigun zineklubera, hirugarren lanaren aurkezpena eginez.

Oinarrizko filmegintza: La academia de las musas (2015) ∙ Recuerdos de una mañana (2011) ∙ Correspondencias Jonas Mekas - José Luis Guerín (2011) ∙ Guest (2010) ∙ Unas fotos en la ciudad de Sylvia (2007) ∙ En la ciudad de Sylvia (2007) ∙ En construcción (2001) ∙ Tren de sombras (1997) ∙ Innisfree (1990) ∙ Los motivos de Berta (1984)