JOSEBA MACÍAS

JOSEBA MACÍAS

Joseba Macías (Bilbo, 1961-2-13 / Bilbo, 2013-10-1), lizentziatua Giza eta Politika zientzietan (Deustuko Unibertsitatean) eta Informazio zientzietan (Euskal Herriko Unibertsitatean), Ikus-entzunezko komunikazio irakasle aritu zen EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Cubainformacion komunikabide alternatiboaren sortzaileen artean egonda, bere ohizko kolaboratzaile izan zen. Kuban bizi zen luzaro, San Antonio de los Bañoseko Zine eta Telebista Nazioarteko eskolari loturik, bertan ere irakasle izanda.
2012an bere doktoretza tesia aurkeztu zuen, Kubako gizarte zibila gaia hartuta, “Kubako iraultza, 1959-2010 : gizarte zibila eta hegemonia krisia” izenburupean, eta Iñaki Bárcenak zuzendari zuena.
Kazetari gisa, hainbat komunikabideen kolaboratzailea izan zen, haien artean Gara, Deia, Punto y Hora, Rebelión, Diagonal. Hainbat artikulutan agerian uzti zuen bere ikuspuntu propio Kubako Iraultzaren eboluzioari buruz, kritiko bezain konstruktibo. Egin Irratiaren zuzendari, elkarlanarako akordio bat lortu zuen Radio Habana Librerekin. Radio Euskadin ere komentarista eta analista ibili zen lanean.
Zinefilo sutsua, hainbat sari lortu zuen bere dokumentaleekin, haien artean “Chocó, una tragedia colombiana”, “La transición en Euskadi”, “Cuba en trova”, eta hitzaldiak ematen zituen gaur egungo euskal zinemari buruz.
Are gehiago, idazle ere aritu zen, horren lekuko bere “Palestina: símbolos, claves y desafíos”, Noam Chomskyrekin batera idatzitakoa.