JOSÉ ANTONIO SISTIAGA

JOSÉ ANTONIO SISTIAGA

JOSE ANTONIO SISTIAGA, margolaria eta zinemagilea

Jose Antonio Sistiaga Mosso (Donostia, 1932ko maiatzaren 4a) gipuzkoar margolaria eta zinemagile esperimentala da. Bere garaian euskal artegintzaren abangoardia bildu zuten Gaur eta ZAJ taldeetako kide izan zen. Parisen egin zituen pinturako ikasketak. 1958. urtean egin zuen lehen erakusketa, pintura figuratibo eta abstraktuekin. Gaur Euskal Artisten Elkartea sortu zuen 1966. urtean Txillida, Oteiza, Mendiburu, Ruiz Balerdi, Basterretxea, Zumeta eta Amable Ariasekin batera.
Berrikuntzaren bidea jorratzen jarraitu du azken urteotan ere. Ipar Euskal Herrian bizilekua eta lan-lekua harturik, alor asko tartekatzen du, pintura eta zinemagintza esperimentala, besteak beste. 1999an Madrilen erakutsi zituen azken urteotako lanak olioa eta tinta erabiliz, kolorea zela nagusi. Zinemagintzari dagokionez, hamar bat film egin ditu, gehienak pinturazkoak, nahiz eta dokumentala ere landu duen. Egin duen film luze bakarra, Ere erera baleibu izik subia aruaren izenburuduna, 1968koa, eskuz margotutako film luze artistiko esperimental bakartzat jotzen da oraindik ere, eta 1970. urteaz geroztik hainbat jaialdi, museo eta filmetegitan erakutsi da. 2000. urtean Parisko Georges Pompidou Zentroak erosi zuen filma.
Margolan nagusiak Estructura abierta (1958), Retrato mágico, mujer y espejo (1959), Espacio y Energía (1961), Las cuatro estaciones (1970), Serie Retorno al Bosque (1970) eta Otro paisaje vasco (1977-1979) dira.