JON GARAÑO

JON GARAÑO

Jon Garaño (Donostia, 1974). Kazetaritza eta Publizitate ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2000-2001 ikasturtean Urnietako Sarobe Aretoan Zinema ikasi zuen. Garai horretan, zenbait film labur zuzendu zituen bideoan eta zeregin ezberdin batzuk beteko zituen, ekoizle edota gidoilari gisa hainbat produkziotan hain zuzen ere. 2001ean, beste lau lagunekin batera, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen eta bertan, Ikus-Entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du bai zuzendari, bai gidoilari gisa. 80 egunean eta Loreak, Jose Mari Goenagarekin batera zuzenduta, bere film luze garrantzitsuenak dira.

 

OINARRIZKO FILMEGINTZA : Loreak* (2014) Urrezko eraztuna (LbM, 2011) El método Julio (LbM, 2010) 80 egunean* (2010) Perurena (2010) Asämara (LbM, 2009) On the line (LbM, 2008) Despedida (LbM, 2001)
* Jose Mari Goenagarekin batera zuzendaritza eta gidoia