JONÁS TRUEBA

JONÁS TRUEBA

Jonás Rodríguez Huete izenaz jaio bazen ere (Madril, 1981) amonaren abizena hartu zuen, aitak (Fernandok) eta osabak (Davidek) egin zuten modu berean. Senidearen itzal luzea sahiesten ahaleginduko da Jonás, nahikoa lan, bere irudi propioa eman asmoz.
Cero en conciencia (2000) film laburra egiteko, Jonas Groucho izena hartu zuen. Víctor García León-ek zuzendutako Más pena que gloria (2000) eta Vete de mí (2005) filmetan gidoilaria izan da harekin batera. Azken film hori Fasen bertan  aurkezten izan genuen VGL 2007an. Horren aita José Luis García Sanchez dugu, 70. hamarkadako Franco ondorengo zuzendaria. Jonás-ek, aitarekin batera,  gidoia sinatuko du El baile de la victoria (2009) filman.
“Independentzia”, esan dezagun, eskuratzen du Todas las canciones hablan de mí zuzentzean 2010n. FICXixón-en aurkeztu zuen, liburu gisa erabiltzen duelarik filma. Urtebete beranduago bideoklip batzuk eta Miniaturas (MM) aurkezten ditu. Ordurako baita antzerki zuzendaritzan ere aritua zen. Liburuak argitaratu zituen eta, guzti hori gutxi balitz, komunikabideetan idazten du.
2013an idatzi zuen bere aurreneko eleberria, “Las ilusiones” (Periférica Arg.). Bertatik hartu zituen Los ilusos (2013), haren bigarren film luzearen oinarriak. Zuzendaria bera arduratu zen banaketaz, plazaz plaza ibiliaz. Ildo berekoa da “Erbesteratu erromantikoak” (Los exiliados románticos, 2015), apirilean bertan Malagako Festibalean aurkeztu eta Epaikideen Zilarrezko Sari Berezia lortu zuena. Uda ostean, azkenik,  banatzaileek eta film aretoen arduradunek estrenatzeko erabakia hartuko dute (2015/09/17). Luzerako Zinema!

Oinarrizko filmegintza: Los exiliados románticos (2015) ∙ Los ilusos (2013) ∙ Todas las canciones hablan de mí (2010) ∙ Cero en conciencia (CM, 2000, bajo el nombre de Jonás Groucho)