JOÃO PEDRO RODRIGUES

JOÃO PEDRO RODRIGUES

João Pedro Rodrigues Lisboan jaio zen. Biologia ikasten hasi zen, ornitologo bihurtzeko asmoz, baina bertan behera utzi zuen, zinema ikasteko, eta Lisboako Zinema Eskolan lizentziatu zen. O Ornitólogo lanaz aparte, lau film luze zuzendu ditu: O Fantasma (2000), Odete (2005), Morrer como um homem (2009) eta A última vez que vi Macau (2012), azken hori João Rui Guerra da Mata-rekin batera zuzendua. Haren filmak munduko jaialdirik garrantzitsuenetan estreinatu dira, hala nola Cannesen, Venezian, Locarnon eta Berlinen. O Ornitólogo filmak zuzendaritza onenaren saria lortu zuen Locarnoko 2016 zinema-jaialdian.

 

OINARRIZKO FILMEGINTZA: O Ornitólogo (2016) A última vez que vi Macau (2012) Morrer como um homem (2009) Odete (2005) · O Fantasma (2000)