JAVIER REBOLLO

JAVIER REBOLLO

1996 eta 2002 artean, TVErentzat dokumentalak zuzentzen zituen bitartean, pertsonaia baten inguruko film labur sorta bat errodatu zuen Javier Rebollok. Pertsonaia Lola Dueñas aktorea zen, eta lan horien ondorioa 2006an eginiko Ce que je sais de Lola / Lo que sé de Lola film luzea izan zen. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen eta Zuzendari Berri Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Bestalde, Londreseko jaialdiko FIPRESCI saria, Marseillako eta Seuleko jaialdietako Sari Nagusiak eta Guadalajarako (Mexiko) eta Chicagoko Opera Prima Onenaren Sariak irabazi zituen. La mujer sin piano bere bigarren film luzea da.

Oinarrizko filmegintza:En medio de ninguna parte (CM / 1997) ∙ Hola, desconocido! (CM / 1998) ∙ El equipaje abierto (CM / 1999) ∙ El preciso orden de las cosas (CM / 2001) ∙ En camas separadas (CM / 2002) ∙ Ce que je sais de Lola / Lo que sé de Lola (2006) ∙ La mujer sin piano (2009)